Get Adobe Flash player

LUR ESTATUA ETA JABETZA ESKUBIDEA

OROKORTASUNAK

Ardura ikusi izanik askatasun eremu bezala, Euskal Herriko mendien 2060 km2 dira halaike aran sindikatuen, herrien eta norberen jabetza pribatua.

Beraz lurralde hau idekia dago bainan hiru lur estatutu hauek biltzen ditu :

LURRALDE PRIBATUAK


Pribatu baten lurrak dira
Adibidez : oihan pribatu bat
Ez da aizu haren baimenik gabe ibiltzea eta bere funtsetan edozoin mozkin biltzea.


HERRIKO LURRALDEA


Herriko funts pribatu edo publiko lurralde delakoak dira.
Adibidez :
- Landa-bide edo oihan-bideak Herriko funts pribatuak dira.
- Errepidea, departamenduko bidea edo herriko bidea herriko funts publikoaren meneko dira.

Mendian, ibiltze publikoari idekia den bide batean ibil naiteke (debekatua ez bada)
Landa bide edo oihanbide batean ibiltzeko, aitzinetik herriko etxean jo behar dut.

Gisa guziz, hobe argibideak ukanik !

 

BATERAKO LURRALDEAK


Hemen ditugu lehengo “Pays “ edo “Vallées” delakoak, ainitz herrietako biztanleen izenean  kadaztratuak. Lur horiek, “larre” bezala ardura ikusiak, hazkuntzarako beharrezkoak ziren (larre aldatze eta alhabide aske egiteko) eta egon ziren biztanleen kolektibo jabekidetza. Haien elkarren arteko lurrei buruzko zuzenbidea ez zen zinezko eskubide bat “pays” edo “vallées” delakoen biztanle izaiteari lotua baitzen. Kolektibitate guzia jabedun zen.

Gaur egun kondatzen dira baterako lurralde 42000 ha edo funts pribatu edo herriko funts pribatu, heiatarik 14500 ha oihan eta 27000 ha udako alhagune. Euskal Herriko mendietako lau sindikatu batzordeek kudeatzen dituzte : Xiberoko sindikatu batzordea, Garaziko sindikatu batzordea, Baigorriko sindikatu batzordea eta Oztibarreko sindikatu batzordea.

Herriko edobaterako funts horiek, funts pribatuaren eskuetan egoiten dira, aitzinetik argibideak xekatzen ditut ibiltze eta landare biltze baimenei/debekatzei buruz.

 

… XEHETASUN GEHIAGORENTZAT :

Harremanak hemen

* Michel Lagarde jaunak, abokatu eta unibersitarioak, juridikoki egiaztatu du fitxa hau.

 

 

<<  Uztaila 2018  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

logo

Informations légales - Connexion

>